‘No me llame Ternera’ filmaren emanaldi pribatu bat egiteko prest dago Zinemaldia

Sarean sortutako zalapartak eraginda, Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak azalpenak eman behar izan ditu prentsa-ohar bidez, festibalak dokumentala erretiratuko ez duela argituz. Josu Urrutikoetxea ETAko kide izandakoari egindako elkarrizketa esklusiboa biltzen duen ez-fikziozko lanak Made In Spain saila irekiko du irailaren 22an.

By |2023-09-13T10:16:46+02:0013 iraila, 2023|

Tabakaleraren asteko zinema-programazioak Zinemaldia izango du oinarri

Aurki hiriko txoko guztiak bustiko dituen Donostia Zinemaldiaren ingurumarian osatu dute aste honetako zinema-kartelera Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Donostia Saria jasoko duten Juliette Binoche eta David Cronenberg omenduko dituzte, Mauvais sang (1986) eta Crash (1996) lanen proiekzioarekin.

By |2022-08-29T12:54:08+02:0029 abuztua, 2022|

Zinemaldia + Plus fokua: Juliette Binoche eta David Cronenberg

70. Donostia Zinemaldiko Donostia Sariaren hartzaile izango dira bata zein bestea. Hala, irailaren 2an, aktore frantziarraren partaidetza duen Mauvais sang  (Leos Carax, 1986); eta irailaren 3an, zinemagile kanadarrak zuzendutako Crash (1996), pantailaratuko dituzte, Tabakalerako zinema aretoan. Bi saioak Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak aurkeztuko ditu, eta bertaratzeko sarrerak eskuragai daude dagoeneko.

By |2022-08-17T09:10:59+02:0017 abuztua, 2022|

VII. EZAE Saria, Akelarre filmari

Akelarre (2020) filmaren taldeak VII. EZAE Saria jaso du gaur goizean, euskal zinemagintzari egindako ekarpenagatik. Lan-taldeko kideek, Donostia Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik eta EZAEko presidente Alfonso Benegasek parte hartu dute ekitaldian.

By |2021-09-21T14:07:23+02:0021 iraila, 2021|

Rebordinos, Frantziako Kultura Ministerioaren Arte eta Letretako Ordenaren zaldun

Frantziako Kultura Ministerioak Arte eta Letretako Ordenako zaldun izendatu du Jose Luis Rebordinos, Donostia Zinemaldiaren zuzendaria. Frantziako zinemagintzarekin eta, oro har, bertako kulturarekin izandako lotura eta hari egindako ekarpena aintzatesten du errekonozimenduak.

By |2021-01-22T13:06:59+02:0022 urtarrila, 2021|
Go to Top