Javier Bardem,  bi aldiz protagonista 71. Zinemaldian

Argitu dute lehen misterioa: Javier Bardemek jasoko du Donostia Sarien artean lehena Donostia Zinemaldiaren 71. edizioko irekiera ekitaldian. Aktore espainiarra bi aldiz izango da protagonista, edizioaren irudi ofizialeko aurpegia ere hautatu baitute.