Euskadiko Filmategiak ikus-entzunezko funtsaren zati bat argitaratuko du

https://vimeo.com/116428139 Euskadiko Filmategia Fundazioak bere ikus-entzunezko artxibategiko zenbait funts ezagutarazteko plana jarri du abian, eta dagoeneko lehen materialak argitaratu dituzte. Besteak beste, Euskal Herriari buruz Filmategiak duen film zaharrena zintzilikatu dute, 1912ko Irun.