José Angel Herrero-Velarde beken hiru onuradunak ezagutarazi dituzte

Lehen deialdira aurkeztutako ikerketa-proiektuak baloratu ostean, hautaketa batzordeak Felipe Cabrerizo, Endika Rey eta Neus Sabatéren proposamenak aukeratu ditu. Bestalde, aurreratu dute 2023ko uztailaren 3tik abuztuaren 11ra bitartean beken bigarren deialdia zabalduko dutela; Espainiako Estatuan bizi edo jaio diren ikertzaileei zuzenduta egongo dira bi diru-laguntza berriak.

By |2023-06-20T11:34:09+02:0020 ekaina, 2023|

Donostia Zinemaldiko artxibo historikoa ikertzeko bekak jaio dira

Zinemaldiko kide izandako José Ángel Herrero-Velarderen izena daramaten hiru beka eskainiko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuak, Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak. 2023ko martxoaren 15etik apirilaren 17ra bitartean aurkez daitezke proiektuak, eta behin hautaketa ebatzita, onuradunek 3.500 euroko diru-laguntza bana jasoko dute artikulu akademikoak idazteko.

By |2023-03-09T14:37:15+02:009 martxoa, 2023|
Go to Top