Euskal Zinema Dokumentalaren II. Astea egingo dute Gasteizen

Vital Fundazioaren ekimenez, Euskal Zinema Dokumentalaren II. Astea egingo dute urriaren 3tik 8ra Gasteizko Vital Fundazioaren aretoan. Emanaldiak 20:00etan izango dira egunero, erabat doan. Besteak beste, iaz Donostia Zinemaldian ikusgai izan ziren Josu Martinezen Gure Sor Lekuaren Bila eta Pablo Iraburu eta Migeltxo Molinaren Walls eskainiko dituzte.