Zurriolako Butaka: Irailak 21

Gaurko, irailak 21, Zurriolako Butaka saioan iluntzean Donostia Saria jasoko duen Sigourney Weaverrien (New York, 1949) soslaia eskaini dute lehenik. J.A. Bayonaren A Monster Calls filma aurkeztera etorri da Gipuzkoako hiriburura, eta emanaldian bertan emango diote saria. https://youtu.be/_bMGIKz3hu8 Ostean, Jorge Gil eta Telmo Esnalen txanda izan da. Lehena Kalebegiak proiektu kolektiboaren koordinatzaile lanetan ibili da azken hileetan, eta bigarrena egitasmoan parte hartu duten zuzendarietako bat da, Asier

By |2016-09-24T14:40:16+02:0021 iraila, 2016|

Donostia Kulturaren ikastaroak, zinema eskaintza

Urtero bezala, argitaratu berri dira Donostiako Udalaren Donostia Kultura erakundearen ikastaroak 2016-2017 ikasturterako. Aurreko ikasturteen bidetik, eskaintza berriaren bidez Donostia Kulturak aitzindari izaten jarraituko du zinemaren inguruko ikastaroetan. Era askotako ikastaroak egin ahal izango dituzte interesa duten guztiek. Hona hemen ikastaroon zerrenda eta azalpen laburra. Matrikulazioa irailaren 13an zabalduko da.

By |2019-05-17T15:43:58+02:0024 abuztua, 2016|

Unai Guerra eta Jorge Gil: “Zineman hasi nahi dutenentzat erreferentea da Larrotxene”.

Urteak daramatza Donostiako Intxaurrondo auzoan kokatutako Larrotxene kultur etxeak bideo alorreko formakuntza eskaintzen. Ikasturte osoan zehar luzatzen diren egile ikastaroen bidez, ikus-entzunezkoen sortze prozesuan trebatzeko aukera dute ikasle hasiberriek. Gidoia, errealizazioa, produkzioa eta muntaia bezalako ikastaro trinkoak eskaintzen dituzte sektoreko aurpegi ezagunek, besteak beste, Pablo Malok, Michel Gaztambidek, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Telmo Esnalek. Halaber, asko zentruko ikasle ere izan ziren beren hastapenetan.

By |2019-05-17T16:24:24+02:0018 apirila, 2016|

Zinemarekin lotura duten 11 ikastaro eskainiko ditu Donostia Kulturak datorren ikasturtean

Pablo Malo, Michel Gaztambide, Jorge Gil, Leire Apellaniz, Jose Mari Goenaga eta Izibene Oñederra, besteak beste, arduratuko dira 2015-2016 ikasturteko zinema aztergai duten ikastaroak eskaintzeaz. Donostiako Larrotxene Kultur Etxean egingo dituzte saioak, eta izena emateko epea irailaren 8an zabalduko dute.

By |2019-05-17T15:54:36+02:0024 abuztua, 2015|
Go to Top