Jorge Elosegui donostiarrak osatu du 64. Donostia Zinemaldiaren irudia

Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendari eta Donostia Zinemaldiko Hautespen Batzordeko kideak agerraldia egin dute gaur hedabideen aurrean 64. Donostia Zinemaldiko irudi nagusia eta sailen kartelak ezagutarazteko. Jorge Elosegui donostiarra da kartel nagusiaren egilea.