Jordi Abusada argazki-zuzendaria hil da

Jordi Abusada argazki-zuzendari, zine-kameralari eta dokumentalgilea hil da bart, urtarrilak 15, abioneta istripu batean. Abusadak Fermin Mugurazarekin hamabi dokumental egin ditu  argazki-zuzendari moduan, horien artean,  herrialde arabiarretako ‘Next Music Station’ eta Palestinako ‘Checkpoint Rock’ proiektuak. Biek Chiapasen ezagutu zuten elkar eta Kubako Zinema Eskolan batera aritu ziren elkarlanean. Muguruzak omenaldia egin dio bere lagun Jorge Abusadari  Twitterreko eta Facebookeko kontuetan. Ibilbide oparoa eduki du Abusadak: