‘Nora’ filmak emango dio hasiera Zinea Kalean egitasmoari, Orion
Lara Izagirre zinemagile bizkaitarraren bigarren film luzea ikusgai izango da uztailaren 22an, hondartza ondoko belardian, 22:00etatik aurrera. Abuztuaren 4an eta 18an jarraipena izango dute aire libreko zinema saioek.