‘FLEE’: “Gizatasuna” deitzen diogun zerbait

Zuzendaria: Jonas Poher Rasmussen Urtea: 2021 Herrialdea: Danimarka ‘Gizatasuna’ deitzen diogun zerbait Badago animazioaren eta ilustrazioaren munduan idatzi gabeko arau bat, pertsonaien aurpegiak sinple-sinple, ia zehaztasun gabe, marraztea agintzen duena. Bai Hergék Belgikan marrazten zituen Tintinen komikietako azaletan, baita Japonian Ghibli taldearen filmetako fotograma orotan ere, bistakoa da protagonisten aurpegiak eta haien inguruneak marrazteko orduan metodo guztiz ezberdinak erabili izan direla: bada, paisaiak xehetasunez bete