‘El Vasco’ errodatuko dute Joseba Usabiagak eta Itziar Aizpuruk

Hilabete amaieran abiatuko dituzte, Argentinan, Jabi Elortegi Gametxok zuzendutako El Vasco filmaren errodaje lanak. Pausoka Entertainment euskal ekoiztetxearen eta Prisma eta Oeste Film argentinarren arteko koprodukzio bat da, eta Joseba Usabiaga eta Itziar Aizpuru aktoreak izango ditu protagonista.