Has dadila zinemaren 69. festa!

Heldu da 69. Donostia Zinemaldia! Gaur, irailak 17, 21:00etatik aurrera Kursaal Auditoriumean egingo duten galak emango dio hasiera bederatzi eguneko zinemaren jaiari. Harkaitz Cano idazle eta gidoilaria arduratu da, beste behin ere, saioaren gidoia osatzeaz, Ane Garciak lagun, eta Jon Maya dantzari eta koreografoak zuzenduko du emanaldia. Antolatzaileen hitzetan, besarkadak izango dira aurtengo galaren protagonista nagusiak, Marion Cotillard aktoreari emango dioten Donostia Sariarekin batera.

By |2021-09-25T10:22:55+02:0017 iraila, 2021|

Distantzian eta zinema-aretoetara itzultzeko premian ardaztuko da Zinemaldiaren irekiera ekitaldia

“Distantzia kontzeptua, gauden pandemia-aro honetan ahoz aho dabilena”, eta zinema-aretoetara itzultzeko premia izango ditu hizpide bihar Donostia Zinemaldiaren 68. edizioari hasiera emango dion irekiera-ekitaldiak. Jon Maya dantzari eta koreografoa ariko da zuzendari, eta Harkaitz Cano idazlea arduratu da gidoiaz.

By |2023-02-01T17:07:39+02:0017 iraila, 2020|
Go to Top