‘Zumaia, herri bat Covid19 olatuaren aurrean’ dokumentala, online

Zumaiako Udalak eta Urola Kostako Komunikazio Taldeak elkarlanean ekoitzitako eta Jon Maiak zuzendutako Zumaia, herri bat Covid19 olatuen aurrean dokumentala martxo hasieran aurkeztu zuten. Gaitzak astindu eta baldintzatutako urtea herritarrek nola bizi izan zuten bistaratzen du ikus-entzunezkoak, eta online dago ikusgai Baleikeren atarian.

By |2021-04-23T09:04:08+02:0023 apirila, 2021|

Datorren astelehenean hasiko da ‘Zine Kontari’ erakustaldia Bilbon

Euskara hutsean egindako zinemaren erakusleihoa den ziklo hau, azaroaren 28tik abenduaren 2ra arte luzatuko da, eta emanaldiak Campos Eliseos antzokian dohainik egingo dira. SGAE fundazioak eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak elkarlanean antolatzen dute ziklo hau, eta, helburua, “euskaraz idatzitako istorioak euskaraz kontatzea” dela esan dute antolatzaileek.   Bigarren edizio honetako emanaldiak 19:00etan hasiko dira Campos Eliseos antzokiko Kupula Aretoan; abenduaren 2koa izan ezik, hori

By |2016-12-01T15:29:50+02:0022 azaroa, 2016|

Zurriolako Butaka: Irailak 22

Gaurko Zurriolako Butaka saioa Gutik Zura dokumentalaren zuzendari Jon Maiari egindako elkarrizketarekin abiatu da. Egurraren balioa gizarteratzeko, eta Euskal Herriak zurarekin izan duen harreman estuaren berri emateko helburua du proiektuak, eta Marijose Barriola izan da egitasmoaren eragile nagusia. Dokumentala euskal zinemari eskainitako Zinemira sailean aurkeztu dute, lehiaketan. https://youtu.be/EiYEi-_NdKk Ostean, Iratxe Fresneda eseri da butakan, Mirentxu Loyarte zinegile nafarrari buruz osatu duen Irrintziaren oihartzunak dokumentalari buruz

By |2016-09-30T13:28:53+02:0022 iraila, 2016|

Marijose Barriola (Gutik ZURA): “Egurraren balioa gizarteratu nahi dugu”

Marijose Barriola Gutik ZURA proiektuaren zuzendaria da. Berarekin ari dira lanean Jon Maia bertsolaria, Pixel ekoizpen etxea, eta Oninart komunikazio enpresa, egurraren balioa gizarteratzen lagunduko dien ikus-entzunezko dokumentala osatzen. 64. Donostia Zinemaldian estreinatzeko asmoa dute, eta crowdfunding kanpaina ere abian jarri dute, herritarren parte-hartzea sustatzeko. Proiektuaren nondik-norakoak azaldu dizkigu.

By |2019-05-15T12:57:57+02:0016 maiatza, 2016|

Igandera bitarte, Euskal Zinemaldia egingo dute Montebideon

Atzo, abenduak 8, hasi eta igandera bitarte Euskal Zinemaldia egingo dute Montebideon (Uruguai) bertako Aldaxka kolektibo euskaltzalearen eta filmotekaren ekimenez. Besteak beste, Emak bakia! (Oskar Alegria, 2012), Gartxot (Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi, 2011) eta Gazta zati bat (Jon Maia, 2012) eskainiko dituzte. Euskal Herriari eta herritarrei buruzko azken urteetako film aipagarrienetako hainbat autatu ditu Montebideoko Aldaxka kolektiboak abenduko Euskal Zinemaldia osatzeko; euskaldunon borroka politikoa, giza eskubideen aldarrikapena, hizkuntzaren eta nortasunaren

By |2014-12-13T12:37:36+02:009 abendua, 2014|

‘Gazta zati bat’ filmaren DVD-a ostiralean aurkeztuko dute, Donostian

http://vimeo.com/40230513 Azkeneko urteotako Euskal Herrian egin diren dokumentalik ezagunenetakoa den Gazta zati bat-ek etxe guztietara iristeko aukera izango du DVD formatuan argitaratu baita. Honen aurkezpena ostiral honetan egingo dute Donostiako (Gipuzkoa) Fermin Calbeton kaleko Elkar liburu dendan, 18:30ean. Ekitaldian Jon Maia zuzendariak parte hartuko du, eta DVDaren aleak sinatuko ditu.

By |2019-05-14T15:46:34+02:0023 urtarrila, 2013|
Go to Top