‘Sciana Cieni’ lana gailendu da 14. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian

Eliza Kubarska zinegile poloniarrak zuzendutako Sciana Cieni (The Wall of Shadows) dokumentalak irabazi du abenduaren 3tik 12ra bitartean ospatu duten 14. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema jaialdia. Euskarazko film onena, aldiz, Jon Goikoetxea Lopez de Alda eta Iker Larrañaga Peralek zuzendutako Amagana izendatu dute, eta Mendiak – 1976 lanak (Luis Arrieta Etxeberria) bi sari eskuratu ditu: mendiko film onenaren eta ikusleen saria.