‘Cristobal Balenciaga’ telesailaren emanaldia, Victoria Eugenia Antzokian

Cristobal Balentziaga (Getaria, 1895 – Javea, 1972) jostunari buruzko telesailaren lehen hiru atalak aurkeztu eta proiektatuko dituzte urtarrilaren 22an, Victoria Eugenia antzokian. Moriarti ekoiztetxeko Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako lana da, eta Disney Plus plataforman estreinatuko da hilaren 19an.

By |2024-01-16T10:47:09+02:0016 urtarrila, 2024|

Urtarrilaren 19an estreinatuko du Disney Plusek ‘Cristobal Balenciaga’ telesaila

Cristobal Balentziaga jostunaren (Getaria, 1895 – Javea, 1972) bizitzari buruzko telesaila estreinatuko du Disney Plus plataformak, datorren urtarrilaren 19an. Moriarti ekoiztetxeko Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako lana da, taldearen aurreneko telesaila.

By |2024-01-03T12:56:02+02:003 urtarrila, 2024|

‘Bañolet’ eta ‘Handia’ filmak ikusgai, Kanaldude Telebistan

Paxkal Irigoyen Etxeberri eta Maia Iribarne Olhagarai artistak zuzendutako fikzio parte hartzailea abenduaren 23an eskainiko dute, 21:00etatik aurrera. Jon Garaño eta Aitor Arregi moriartitarren lana, aldiz, hilaren 24an emango dute. Orange 358, Bouygues 339, Free 948 eta SFR 496 kanaletan zein kanaldude.eus atariko zuzeneko atalean egongo dira ikusgai.

By |2023-12-22T10:18:38+02:0022 abendua, 2023|

Zinemagileen arteko elkarrizketak: Albert Serra, Ariadna Ribas eta Artur Tort

Zinemagileen arteko elkarrizketak ekimenaren saio berri bat egingo dute bihar, azaroaren 22an, 19:00etatik aurrea, Koldo Mitxelena Kulturunean. Albert Serra zuzendaria protagonista eta gidari, Ariadna Ribas eta Artur Tort bere azken lanaren – Pacifiction- muntatzaileekin arituko da solasean.

By |2022-11-21T17:08:46+02:0021 azaroa, 2022|

‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ ikastaroaren bigarren edizioa

Lehen edizioaren arrakasta eta gero, Zinemagileen arteko elkarrizketak ikastaroaren bigarren edizioa egingo dute, azarotik maiatzera, Koldo Mitxelena Kulturgunean. Estibaliz Urresola, Irati Gorostidi eta Maider Fernández Iriarte izango dira bederatzi elkarrizketetako lehenengoaren protagonistak eta, aldiz, Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga izango dira itxiera saioaren gonbidatuak.

By |2022-10-18T13:27:56+02:0018 urria, 2022|

Amaitu da ‘La trinchera infinita’-ren Oscarretarako bidea

Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren La trinchera infinita filmak ez du AEBetako akademikoen galbahea igaro, eta Atzerriko Film Onenaren Oscar saria jasotzeko hamabost hautagaien zerrendatik kanpo beratu da. Txileko, Guatemalako, Mexikoko, Danimarkako eta Irango proposamenek, besteak beste, egin dute aurrera. Martxoaren 15ean jakinaraziko dute behin betiko hautagaien zerrenda, eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 25ean egiteko asmoa dute.

By |2021-02-10T13:11:26+02:0010 otsaila, 2021|
Go to Top