Urrian egingo dute Marabilli festibalaren hirugarren edizioa

Aitzol Aramaioren omenezko Marabilli jaialdia hainbat diziplinaren arteko topaketa da. Aurten urriaren 1etik 4ra, ostegunetik igandera, egingo dute, eta besteak beste, Montxo Armendariz eta Asier Altuna zinegileen elkarrizketa eta Jon Egañaren Itzulerarik gabeko bidaia dokumentalaren proiekzioa programatu dituzte antolatzaileek.