‘Gernika’, urteko euskal ekoizpen handiena, errodatzen ari dira Bizkaian egunotan

Koldo Serra zinegile getxotarrak urteak egin ditu George Steer (1909-1945) erreportari britainiarrararen kronikan oinarritutako Gernikako bonbardaketari buruzko filma finantzeko baliabide bila, eta azkenik, apirilaren amaieran abiatu zuen Gernika izena izango duen lanaren errodajea Bizkaian. Urteko euskal produkzio handiena izango da. James D’Arcy, María Valverde, Bárbara Goenaga, Álex García, Ingrid García-Jonsson, Joaquim Assbock, Burn Gorman, Víctor Clavijo, Irene Escolar, Ramón Barea, Jon Ariño, Julián Villagrán eta Elena