Nafar sortzaileen lanak eskainiko dituzte iralean Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak gogoz hasiko du ikasturte berria irailaren 1ean, eta ekainean zikloa ixteko eskaini zuten Aventura en San Fermín lana emango dute egun horretan bertan, 20:00etatik aurrera. Iraileko ostegunetan, halaber, bertako ekoizleen lanak izango dira ikusgai, tartean, Jon Abrilen Neskatoak dokumentala hilaren 8an.