‘Johnny Guitar’ klasikoa, gaur Donostian

Donostiako Principe zinemetako Klasikoak Principen ekimenaren baitan, Nicholas Rayren Johnny Guitar westerna izango da ikusgai gaur, uztailak 21, 20:00etan. Filma jatorrizko bertsioan eskainiko dute, eta 6 euroren truke, sarrera eta palomitak jasoko dituzu. Hilaren 7an abiatu zuten Klasikoak Principen saioen udako denboraldia. Orduko hartan Luis Buñuelen Belle de Jour eskaini zuten, 1967ko film laudatua. Gaur, uztailak 21, aldiz, Johnny Guitar westernaren txanda izango da. Oso aurrekontu txikiarekin