Astean behin zinemara: John Sayles-en ‘La tierra prometida’
Ibilbide gutxi izango dira amerikar zinemagintza independentean John Sayles-ek egin duen bezain zintzo eta koherenteak. Behin eta berriz, ekin eta ekin, etsipenari amore eman gabe, egile horrek amerikar ertainaren bizi-maila aztertu du, frustrazioak eta tragediak azalduz, baita bizitza zuzenago bat eraikitzeko borrokak ere. Sayles-en estiloa, intelektualtasuna edota zinismoa beren ezaugarri bihurtzen duten zinemagile askok ez bezala, bere ikuspuntua erakusten du elitismotik urruti, bihotz zabalekoa, inoiz