The Blues Brothers Experience: musika, zinema eta festa

Blues erritmoa maite dutenek Donostian elkartzeko aitzakia dute ekainaren 11n. ‘It’s not just a show, it’s a party’. Musika kontzertua, zinema emanaldia, eta ostea, festa. Hitzordu gustagarria prestatu du Bang Bang Zinema elkarteak uda atarirako. Sarrerak eskuragarri jarriko dituzte gaur 11:30ean.