Tabakalerak Ulrike Ottingerri eskainiko dio uztaileko Fokua

Ulrike Ottinger (Konstantza, 1942) artista, zinegile eta argazkilari alemaniarrari eskainiko dio uztaileko Fokua zikloa Donostiako Tabakalerak. Egilearen hainbat filmen emanaldiak eta Sra. Polaroiskak kolektiboko lagunekin solasaldia, besteak beste, egingo dituzte datozen egunetan.