Johana Olabarria Ugarte (Euskaltzaleen Topagunea): “Euskal sortzaileek konplexu gutxiagorekin egiten dute lan orain”

Euskaltzaleen Topaguneak ikus-entzunezko jarduna eta sorkuntza sustatzeko hainbat ekimen antolatzen ditu urtean zehar: Durangoko Azokako Irudienea gunea, Kameratoia film laburren rallya, Benito Ansola sorkuntza beka, Laburbira film laburren zirkuitua… Jarduera horien atzean, antolakuntza eta kudeaketa lanetan, aritzen dira Johana Olabarria Ugarte eta Leire Lardizabal Azurmendi Euskaltzaleen Topaguneko kideak. Haiekin bildu gara Durangon egitasmoen helburuak eta erronkak ezagutzeko.