‘Mayhem’ filmak jaso du FANT jaialdiko sari nagusia

Joe Lynch zinemagile estatubatuarraren Mayhem fikziozko film luzeak irabazi du Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Sari Nagusia. Rubin Steinen Bailaora, Aitzol Saratxagaren Ziren, Issa Lopezen  Tigers are not afraid, eta Albert Pintoren eta Caye Casasen Rip izan dira jaialdiaren 24.edizoko gainerako saridunak.