‘The worst person in the world’: Ez da erraza pertsona ona izatea…
Zuzendaria: Joaquim Trier Urtea: 2021 Herrialdea: Norvegia -Ez da erraza pertsona ona izatea millenialen garaian- Erritmo biziz hasten da Joaquim Trier norvegiarraren azken filma, eta bi ordu inguruko istorioari aski zaizkio lehen bost minutuak Julieren bizitzako ia hamar urte txukun laburbiltzeko. Pasatu da jada hamarte bat protagonista unibertsitatera sartu zenetik, eta makina bat buelta eman ditu bere bizitzak: medikuntza ikasketatik psikologiara, psikologiatik argazkilaritzara… nola ez,