‘MENDIAK – 1976’: Gizatasuna darion erreskate eredugarri baten kronika

Euskal herritarrok mendizaletasuna odolean daramagula ez da sekretu bat. Biziki maite dugu txandala eta botak jantzi eta tontorrak ezagutzea, egun pasa, asteburu pasa edota irtenaldi luzetxoagoak egitea. Herri ingurukoetara lehenik, Pirinioetara gero, Alpeetara ondoren, eta ausartenak, Hego Amerikako mendilerro garaietara edota Ekialde Hurbileko zortzimilakoetara. Baina bada beste aukera bat ere, milaka kilometroko bidaia aurreztu nahi dutenek ebazten dutena: zinemara joatea. Bilbon ospatu ohi den BBK