2022ko lehenengo film sortaren berri eman du FAS Zineklubak

Bilboko FAS Zineklubak 2022ko urtarrilean eskainiko duen zinema eskaintza jakinarazi du. Ohi bezala, El Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, eta klasikoak, film garaikideak eta euskal zinemagileen film laburrak erakutsiko dituzte.