‘Zinemazale berriak’ ekimenaren baitako saio berri bat asteburuan

Ikusle berriak zinema aretoetara erakartzeko helburua duen Zinemazale Berriak programaren saio berri bat egingo dute igandean, hilaren 3an. Oin handiren semea (Jeremy Degruson eta Ben Stassen, 2017) animaziozko filma izango da ikusgai, gehiengoan EZAEren baitakoak diren 18 euskal aretotan.