‘HUSTLE’: Sandler, erredentzio bila

Zuzendaria: Jeremiah Zagar Urtea: 2022 Herrialdea: AEB -Sandler, erredentzio bila- Beharbada munduari aktore ona ere izan daitekeela erakusteko, ospea eta aberastasuna eman dion erregistro komikotik urruntzen ari da Adam Sandler. Egia da oraindik Hubbie Halloween edo Murder Mystery bezalako perlak eskaintzen jarraitzen duela —uler dadila ironia—, baina paper serioagoetan ere ikusi dugu azken urte hauetan. Netflixek ekoitzi dituen Noah Baumbachen The Meyerowitz Storiesek edota Safdie