Proiektuen finantzaketa eraginkorra aztergai, KBulegoaren bidez

Gipuzkoako kultur eragileei zuzenduriko Nola egin aurrekontu bat. Garatu zure proiektua finantzatzeko plana formakuntza saioa erraztuko du KBulegoak, datorren maiatzaren 9an. Donostiako Santa Teresa komentuan egingo dute hitzordua, goizez, Jemima Cano kultur ekoizle eta kudeatzaileak gidatuta.