‘Jackass Forever’: Zentzuzko bitartekoak, zentzugabeko helburuak

Zuzendaria: Jeff Tremaine Urtea: 2022 Herrialdea: AEB   -Zentzuzko bitartekoak, zentzugabeko helburuak- Beharbada, eguneroko ekintza askotatik nolabaiteko distantzia hartuko bagenu, asko burugabekeria hutsak irudituko litzaizkiguke. Ez da erraza izaten, ordea, ekintza horietan murgilduta gaudenean, eszenak kanpotik ikustea; esku artean dugun horretan murgilduta, ekintzaren ‘zergatia’, ‘zertarakoa’… nolabaiteko ikuspegi globala aldendu egiten zaigu bistatik. Neurri batean, horixe izan zen Theodor Adornok eta Mark Horkheimerrek 1940ko hamarkadan, gero