Gaurtik aurrera, goi mailako zinegilez beteko da Cannes

Woody Allenek lehiaketaz kanpo aurkeztu zuen Café Society filmarekin abiatu zuten atzo Canneseko 69. Zinemaldia. Datozen egunetan, halaber, zinegile entzutetsu ugariren filmak proiektatuko dituzte nazioarteko jaialdi ezagunean, eta George Miller zinegile australiarrak zuzendutako epaimahaia arduratuko da aurtengo Urrezko Palmorriaren jabea nor izango den erabakitzeaz.