14. Ikuspuntu jaialdiko lehen xehetasunak argitu dituzte

Ikuspuntu jaialdiko zuzendaria izandako Oscar Alegriaren Zumiriki filmak inauguratuko du 2020ko ekitaldia. Martxoaren 2tik 7ra egingo dute, eta 14. aldiz ez-fikziozko filmen plaza izango da Iruñea. Jaialdiko irudia Dani Sanchis diseinatzaileak sortu du, eta Ute Aurand, Renate Sami eta Helga Fanderl alemaniar zinemagileei zein Jeannette Muñoz txiletarrari eskainiko dizkiete atzera begirakoak.