Baionako Atalante eta L’Autre Cinéma gelak bat egingo dute

Sala kaian, Aturri ibaiaren ertzean, kokatuko da Baionako zinema gune berria, Atalante eta L’Autre Cinéma aretoen fusioari esker. Bi egoitzak elkartzearen helburua, “zinema independentearen aldeko apustua indartzea” da, Jean-René Etchegaray Baionako auzapezaren esanetan. Egoitza berria 2017ko apirilean estreinatuko da, 3,4 milioi euroko aurrekontuarekin.