Teno zinegile afrikarraren bi lan pantailatuko ditu Nafarroako Filmategiak

Nafarroako Filmategian Jean Marie Teno zinegile afrikarraren bi lan, Hommage/Afrique, je te plumerai (1985) eta Le malentendu colonial (2004), eskainiko dituzte urriaren 27 eta 28an, hurrenez hurren, Africa Imprescindible Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundearen laguntzarekin. Jardunean ari den Afrikako zinema-dokumental zuzendari garrantzitsuenetako bat da Jean Marie Teno. Yaundé herrian (Camerún) jaio zen 1954an, eta gaztetan Frantziara joan zen ikasketekin jarraitzera. Zinema errealizazioan lizentziatu ostean, 15 urtez