Estreinaldiak: Abuztuak 14

Inception Christopher Nolan zinegileak zuzendutako eta Leonardo Dicaprio protagonista duen film ezaguna hamar urte beranduago berreskuratuko du pantaila handiak. 2010. urtean lau Oscar irabazitako pelikulak Don Cobben (DiCaprio) istorioa kontatzen du: besteen ametsen jabe egiteari esker, espioitzan oso preziatua bilakatuko da, eta dohain hori izateagatik bizimodu normal bat edukitzeari uko egin beharko dio. Beti ihesean ibili beharko du, ez badu egiten duenaren aurkakoa egiten, hau