55 lan lehiatuko dira NIFF festibaleko laugarren edizioan

2022ko abuztuaren 17tik 20ra bitartean ospatuko dute Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia. Hainbat ekoizpen euskal herritar erakutsiko dituzte, eta hain zuzen ere, sail ofizialean lehiatuko den Ainarak (Juan San Martin eta Ritxi Lizartza, 2021) dokumentalak eta Chicas prepago (Isa Sáez, 2022) film laburrak irekiko dute 2022ko edizioa.

By |2022-06-28T12:33:20+02:0028 ekaina, 2022|

‘Un Blues para Teherán’ dokumentala Fas Zineklubean estreinatuko dute

Javier Tolentino kazetari bilbotarraren Un Blues para Teherán opera primak datorren asteartean, urtarrilak 12, ikusiko du argia Bilboko Fas Zineklubean, 18:30etik aurrera. Datozen hiletan hainbat emanaldi egingo dituzte tokian tokiko filmoteka eta zineklubetan, eta ekainean helduko da areto komertzialetara.

By |2021-01-08T13:22:41+02:008 urtarrila, 2021|
Go to Top