Nazioarteko Zine Mintegia egingo dute urrian Tabakaleran

Urriaren 7tik 9ra, ostiraletik igandera, hiru eguneko zine mintegia egingo dute Tabakaleran Javier H. Estrada, Beatriz Leal eta Elena López Rierarekin. Saio trinkoak izango dira, zine aretoan bertan, goizeko 10:00etatik 19:00etara. Eta izen-ematea zabalik da jada. 50 euro balio ditu matrikulak.