‘El olvido que seremos / Forgotten We’ll Be’ filmak itxiko du 68. Donostia Zinemaldia

Fernando Truebak zuzendu duen eta Javier Cámara protagonista duen El olvido que seremos / Forgotten We’ll Be ekoizpen kolonbiarraren nazioarteko estreinaldia itxiko du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Sail Ofiziala. Ohi bezala, lehiaketaz kanpoko estreinaldia izango da.

By |2020-09-07T14:24:32+02:007 iraila, 2020|

Goya sari bana ‘Un otoño sin Berlin’ eta ‘Hijos de la tierra’ euskal ekoizpenentzat

Larunbat gauean banatu zituzten 30 Goya sarietan,  Axel O’Mill  eta Patxi Urizen Hijos de la tierra nafarrak lortu zuen Film Labur Dokumental onenaren saria, eta Irene Escolarrek  Emakumezkoen Errebelazio Aktore onenarena, Lara Izagirreren Un Otoño sin Berlin filmagatik. Hain zuzen ere, zuzendari bermeotarrari eskaini zion garaikurra Escolarrek, “bere eskuzabaltasun eta sentikortasunagatik”. Proposatuak zeuden beste hiru euskal ekoizpenak esku hutsik itzuli dira.

By |2016-02-15T14:44:48+02:008 otsaila, 2016|

Zinemaldiko kritika: ‘Truman’

Zuzendaria: Cesc Gay Urtea: 2015 Herrialdea: Espainia eta Argentina Julian (Ricardo Darín) Madrilen bizi den aktore argentinarra da. Bakarrik bizi da, bere txakur Trumanekin. Minbizia du. Tomas (Javier Cámara), Kanadan bizi den Julianen txikitako laguna da. Urte asko daramatzate elkar ikusi gabe, eta Tomasek laguna bisitatzea erabakiko du. Bi lagunek elkarrekin igarotako dituzten egunak azalduko dizkigu Truman filmak. Elkartzea zein pozgarria eta aldi berean tristea

By |2019-05-17T11:36:18+02:004 azaroa, 2015|

Estreinaldiak: Urriak 30

Truman Ricardo Darin argentinarrak eta Javier Camara espainiarrak Zilarrezko Maskorra jaso zuten Donostia Zinemaldian Truman film ederrean egindako langatik. Cesc Gay filmeko zuzendari eta gidoigileak aurrez aurre jarri ditu bi aktoreak intentsitatez eta umorez beteriko drama honetan. Julianek Kanadan bizi den Tomas lagunaren ustekabeko bisita jasoko du. Lau egunez, une hunkigarri eta harrigarriak biziko dituzte bi lagunek. Izan ere, elkar ikusten duten azkena aldia izan daiteke.

By |2019-05-17T11:36:50+02:0029 urria, 2015|

Rúnar Rúnarssonen ‘Sparrows’ filmak irabazi du Urrezko Maskorra

https://youtu.be/bvNw3WqecEo Donostia Zinemaldiaren 63. edizioa bart gauean amaitu da, eta Kursaalen egin duten sari banaketa ekitaldian, epaimahai nagusiak Rúnar Rúnnarssonen Sparrows ekoizpen islandiar, daminarkar, kroaziarra saritu du. Aldiz, epaimahaiaren sari berezia Lucile Hadzihalilovicen Evolution proposamen bereziak eskuratu du, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria Asier Altunaren Amama filmarentzat izan da.

By |2015-09-29T12:32:38+02:0027 iraila, 2015|
Go to Top