Javier Botet aktorea izango da 31. Horror Festival jaialdiaren irudi nagusia

Azken urteotako fantasiazko zinemaren ikur bilakatu den Javier Botet aktorea izango da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen kartelaren protagonista. Iragan asteartean aurkeztu zuten 2020ko urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean ospatuko duten edizio berria, eta antolatzaileek ikusgai egongo diren film luzeen aurrerapena ere egin dute. Yeon Sang-jo zinegile hegokorearraren Train to Busan 2: Peninsula lanak inauguratuko du aurtengo ekitaldia.

By |2020-09-14T15:14:53+02:0010 iraila, 2020|

Kritika: ‘Ventajas de viajar en tren’

Zuzendaria: Aritz Moreno Herrialdea: Euskal Herria Urtea: 2019 -Trenez egindako bidaia baten paranoiak- Aritz Morenoren opera prima izan da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteari amaiera emateko film arduraduna. Zuzendari donostiarraren ibilbidea gertutik jarraitu dugu aspalditik, bere bideoklipak, publizitate lanak eta laburmetraiak arrakastatsuak suertatu baitira beti [Zinemaldi askotan hautatuak eta sarituak izan diren COTTON CANDY (2009), BUCLE (2011) eta CÓLERA (2013), esaterako, Vimeo plataforman daude

By |2019-11-06T10:40:22+02:006 azaroa, 2019|
Go to Top