Urko Olazabalen interpretazioa txalotu du Espainiako Zinema Berriemaileen Elkarteak

Bederatzigarrenez banatu ditu iragan larunbatean (urtarrilak 29) Espainiako Zinema Berriemaileen Elkarteak Feroz Sariak, eta ikus-entzunezko sektoreko hainbat profesional euskal herritar saritu dituzte. Besteak beste, Urko Olazabal taldeko gizonezko aktore onena izendatu dute, Maixabel filmean egindako lanagatik, eta Alberto Iglesias musikariak Madres paralelas pelikularako konposatutako soinu banda nabarmendu dute. Diego San Josek sortutako Venga Juan telesaila ere saritu du elkarteak.

By |2022-01-31T11:12:56+02:0031 urtarrila, 2022|

‘Le milieu de l’horizon’ lanak jaso du Greenpeace erakundearen Lurra saria

Ingurumenaren eta bakearen defentsarako baloreak hoberen islatzen dituen Zinemaldiko filma saritzeko, Greenpeace erakundeak duela bost urtetik banatzen duen garaikurra da Lurra saria, eta aurtengoan Zuzendari Berriak sailean parte hartu duen Delphine Lehericey zinemagile suitzarraren Le milieu de l’horizon lana izan da garaile. Atzo, irailak 26, jaso zuen saria Javier Bardem aktorearen eskutik.

By |2019-09-30T10:26:00+02:0027 iraila, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘mother!’

Zuzendaria: Darren Aronofsky Urtea: 2017 Herrialdea: AEB Saila: Perlak Baso baten erdian, suak suntsitutako etxetzar viktoriarra egokitzen igaroko ditu egunak Jennifer Lawrencek gorpuztutako emakumeak. Hura baino hogei bat urte zaharragoa den idazlea (Javier Bardem), aldiz, publikoaren arreta berreskuratzen lagunduko dion maisulana idazten ariko da, azken aldian ezer gutxi sortzeko gai izan bada ere. Gau batean, sendagilea dela dioen gizonezko misteriotsu batek joko du etxeko atea,

By |2017-09-27T20:32:09+02:0027 iraila, 2017|
Go to Top