Jaurlaritzak filmen ekoizpenerako laguntza deialdi berria zabaldu du

Ekainaren 7an iragarri zituen Jaurlaritzak zinemagintzara bideratutako laguntzen egituran egingo zituen aldaketak, eta gaur bertan, uztailak 3, kaleratu dute urteko lehen deialdia. Filmen ekoizpenerako laguntzak dira, eta orotara 2.260.000 euroko aurrekontua dute.