Abian da Woody Allenen lan berriaren filmaketa, Donostian

Gaurtik aurrera, bere film berria grabatzen arituko da Woody Allen zinemagile estatubatuarra, Donostian. Proiektuaren inguruko xehetasun gutxi batzuk eman zituen atzo, filma ekoitziko duen Mediapro etxeko Jaume Roures ekoizlearekin eta aktore taldearekin batera, Kursaalean egin zuen agerraldian.