‘Jatun auka’ filma ikusgai, Kamera armatu zikloaren ekaineko saioan

Elías Qurejeta Zine Eskolako Komisariotza graduondoko ikasleek proposatutako Kamara armatu – A(r)mar la cámara zikloaren emanaldi berri bat egingo dute gaur, Donostiako Tabakaleran. Jatun auka (Jorge Sanjinés, 1973) ekoizpen boliviar-perutarra egongo da 19:00etan ikusgai.