Green Manager lantegia, jasangarritasun-planak lantzeko

Ikus-entzunezko produkzioko profesionala zara? ICAAren eta Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-baldintzak betetzen dituzten jasangarritasun-planak garatzen eta martxan jartzen ikasi nahi duzu? Ikus-entzunezko produkzioko profesionalentzako aurrez aurreko lantegi praktikoa antolatu du BASQUE GREEN FILM idazkaritza teknikoak, datorren urtarrilaren 15ea, 16 eta 17an, Donostian, Gasteizen eta Bilbon.