Ikus-entzunezko eredu arrakastatsuak ezagutzeko saioa, Etorkizuna Eraikiz zikloko bigarrena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitearekin lankidetzan, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren testuinguruan eta euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntza laborategia diseinatzeko asmoz, Europako zein bertako proiektuen eta ereduen berri emateko saioa antolatu zuen iragan urriaren 31n, gisa honetako bigarrena. Finlandiako, Norvegiako zein Eskoziako gazteentzako telesail arrakastatsuak eta gurean garatzen ari diren proiektuak aurkeztu zituzten bertan.