‘SEGO Creative: Ikus-entzunezko produkziorako finantziazio-irtenbide berriak’ jardunaldia, Donostian

Ikus-entzunezko produktore independente federatuak biltzen dituen PIAF Federazioak ‘SEGO Creative: Ikus-entzunezko produkziorako finantziazio-irtenbide berriak’ izeneko jardunaldia antolatu du, sektoreko ekoizleen eskubideak kudeatzen dituen EGEDArekin lankidetzan. Donostian finkatu dute hitzordua, datorren ekainaren 27an, 12:00etatik 13:00etara.

By |2024-06-24T12:08:54+02:0024 ekaina, 2024|

Arabak ikus-entzunezko sektoreari eskaintzen dizkion aukerak aztergai, Cine Trends topaketan

Epe laburrera, zer kezka eta erronka dira nagusi ikus-entzunezkoen munduan? Nora doa sektorea? Zein da Arabak jokatzen duen papera? Benetako aukera al da? Galdera horiek guztiak izango dituzte mintzagai datorren ekainaren 11n, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean ospatuko den Cine Trends topaketan.

By |2024-06-05T13:35:59+02:005 ekaina, 2024|

Genero-berdintasuna bermatzeko hainbat konpromiso hartu ditu Zinemaldiak

Donostia Zinemaldia eta (H)emen elkarteak genero-berdintasunarekin lotutako auzien inguruan eztabaidatzeko jardunaldia egin zuten atzo, irailak 24, 69. Donostia Zinemaldiaren programazioaren baitan. Bertan, emakumeek zuzendutako filmen parte-hartzea zaindu eta areagotzeko konpromisoa hartu du jaialdiak, baita genero-identifikazio txostena indartu eta kategoria berriak bilatzekoa ere. Eta horrez gain, ohorezko sariei lotuta, kode etiko bat eztabaidatuko dute datozen hiletan.

By |2021-09-25T13:56:21+02:0025 iraila, 2021|

Bost proiektu lehiatuko dira Zinemaldia Startup Challenge lehiaketan

Zinemaldia & Technology jardunaldia online ospatuko da aurten, irailaren 25ean. Ikus-entzunezkoen arloan teknologia berriak sartzean oinarritutako enpresa-proiektuak proposatzen dituzten talde ekintzaile eta startup sortu berrientzako lehiaketa da, eta bost proiektu finalisten aurkezpenak barne hartuko ditu, baita eskola magistral bat ere.

By |2020-08-06T09:17:25+02:006 abuztua, 2020|

Euskarazko ekoizpenen erronkei buruzko saioa egingo dute urrian Bilbon

Ikus-entzunezkoen erronkak Europako hizkuntza ez-hegemonikoentzat jardunaldia antolatu du Ezkerraberri Fundazioak urriaren 4an, ostirala, Bilboko Bizkaia Aretoan. Galestik, Galiziatik, Kataluniatik eta Euskal Herritik etorritako adituek hartuko dute parte bertan, eta aurrez izen-ematea ezinbestekoa da.

By |2019-09-06T10:09:38+02:006 iraila, 2019|

Euskadiko eta Frantziako ekoizleentzako topaketa, FIPADOC jaialdian

Euskadiko eta Frantziako Europa Creativa MEDIA bulegoek ekoizleen arteko topaketa sustatzeko saioa antolatuko dute urtarrilaren 24an Miarritzen, FIPADOC jaialdiaren egitarauaren baitan. Bertan izan nahi duten euskal ekoizleek urtarrilaren 17ra arteko epea dute antolatzaileei email bidez beren proiektuaren berri emateko.

By |2019-05-20T15:22:58+02:0027 abendua, 2018|
Go to Top