‘Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna’ dokumentalaren maiatzeko emanaldiak

Iurretako jaietako dantzaren usadioak azken urteetan egindako urrats garrantzitsuari buruzko Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna dokumentala osatu dute Jone Guenetxea eta Carlos Iglesiasek, eta datozen egun eta asteetan, Durangon, Berrizen, Amurrion, Beasainen eta Otxandion izango da ikusgai. Euskal Herri osoko plazetan gertatzen ari diren parekidetasuneranzko borroka horien guztien gaineko hausnarketa bultzatuko du.

By |2021-05-10T12:11:07+02:0010 maiatza, 2021|

Bertako eta andrazkoek zuzendutako lanak nagusi Film Sozialak jaialdiaren palmaresean

Urriaren 15etik 22ra luzatu den Film Sozialak. Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 12. edizioa euskal ekoizpenen oparoaldiaren lekuko izan da, eta horren erakusle, bertako ekoizpenek erdietsi dituzten sei garaikurrak. Besteak beste, Genero Berdintasunaren saria (Jone Guenetxea Arrinda eta Garlos Iglesias Serranorentzat, Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna lanagatik) eta Emakumeek zuzendutako film onenaren saria (Itxaso Díazentzat, La Historia de todas nosotras filmagatik) izan dira.

By |2020-10-26T11:40:53+02:0026 urria, 2020|
Go to Top