Kritika: ‘The Lost City of Z’

Zuzendaria: James Gray Urtea: 2016 Herrialdea: AEB XX. mendearen hasiera da. Percy Fawcett (Charlie Hunnam) britainiarra Amazonas oihanean murgilduko da erronka batekin: oihanaren bihotzean omen dagoen aintzineko herri bat topatzeko, inork aurkitu ez duena. Herri horren existentzia bera zalantzan jarriko dute Europan, kondaira huts baten parte delakoan, eta, horrexegatik, jendaurrean lotsagarri utziko dute Fawcett behin baino gehiagotan. Fantasia bat obsesio bihurtu duelakoan daude. Aurreiritziak aurreiritzi,