‘GIRASOLES SILVESTRES’: Ama gazte bat matxirulo artean
Zuzendaria: Jaime Rosales Urtea: 2022 Herrialdea: Espainia Saila: SAIL OFIZIALA Petra (2018), bere aurreko lan tetriko eta ia abstraktutik erabat aldenduz, ildo naturalista berreskuratuko du Jaime Rosalesek Girasoles silvestres filmean, Hermosa juventud (2014) laneko planteamendua berrartuz. Bartzelonatik Melillara, eta buelta jaioterrira. Horixe espainiarrak Julia (Ana Castillo) protagonistarentzat atondutako viacrucis-a. Ikasketak bukatu gabe, dirurik gabe, eta beregain dituen haurren ardura hartzeko prest ez dagoen gizonik aurkitu gabe,